XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bañan ikusirikan alaz guztiz ere bazijoala, lagun asko arekin joan zan.

Jaungoikoaren adiskide aundia zala, ta gauz arrigarriak egiten zituala bazekiten, eta orregatik bildurrik gabe jarraitu zioten; ez ordea gerturaño.

Leze ondora iritxi zanean, otsoa bere zokotikan irten zan, eta tximista bezela Prantziskogana abiatu zan, aoa zabalik eta begiak su-txinpartak ziruditela, eraso ta iretsi nayean bezela.

¡Ayek otzikarak Prantziskorekin joan ziranenak!.

Onek berriz, ezer ezpalitz bezela, patxadan-patxadan, Gurutze santuaren egin-da, otsoari onela itzegin zion: Ator, nere senide otsoa, ator.

Iñori gaitzik ez egin, ez neri, ez eta nerekin datozenai ere.

Jesukristoren izenean agintzen diat.

Otsoa ziplo geratu zan, elbarriak joa bezela; ta gero poliki-poliki, makur-makur egin-da, Prantziskoren oiñetaraño etorri, ta antxe etzan-da gelditu zan.

Orduan Prantziskok esan zion: Ik gaiztakeri aundiak egin dituk; abereak ezezik, kristauak ere ondatu dituk, eta ori ondo etzegok; iltzea merezi dek, eta guztiak gorrotoa ditek.

Goseak beartu au, ezagutzen diat; bañan ez dek ondo egin.

Zerbait bear dekala aitortzen diat, bañan erriak bazkatuko au, ta ik eztiok iñori ezer egin bear.

¿Ortan al ago?.

Ire itza bear diat.

Otsoak, bayezkoa emateko, burua makurtu zuan, geldi-geldirik egonaz (...).